Gure betebeharrak

Badu hamar bat urte Cinevasionek Kolegioa zinemara dispositiboa koordinatzen duela Pirinio Atlantikoetako Departamenduan, ararteko lana egiten duten irakasleekin batera eta lurraldeko partaideen laguntzaz.

4. filma tokiko hizkuntzan

2021ean, lurraldeko partaideen laguntzarekin, Cinevasionek hautazko 4. filma abiatu zuen tokiko hizkuntzan. Harrezkero, ikasleek lurraldean eta euskaraz ekoitziriko obra bat ikus dezakete zinema-aretoan.  Proiekzio horiekin batera, irudi-heziketako atelierrak proposatzen dira euskaraz zein frantsesez, baita zinemako profesionalak ezagutzeko topaketak ere.

Irakasleen laguntzeko, Cinevasionek aitzin-proiekzioak antolatzen ditu eta eduki pedagogikoak sortzen ditu proposaturiko film guziei buruz, nola ikasleendako hala irakasleendako…

Partaideak

Kolegioa zinemara dispositiboak honako partaide hauek ditu :

2024/2025 programazioa :

2024/2025 ikasturterako, CACko koordinazioak Feel Good erregistroa jorratzea proposatzen digu, zoriona, baikortasuna eta inspirazioa bezalako emozioak pizteko pentsatua den erregistroa, hain zuzen. Usu adiskidetasuna, maitasuna, kuraia edo erresilientziaren gisako gai unibertsaletan oinarriturik, “feel good” filmek oztopoak gainditzen dituzten eta beren ametsak betetzen dituzten pertsonaia anitzak nabarmentzen dituzte.
Proposaturiko aukeraketa jendarte edota kultura baten garai zehatz bateko balioak, normak eta jarrerak irudikatzen dituzten komediek osatzen dute. 

Erregistro komikoa, bitarteko anitzekin jostatzen baita (hizkera, keinuak, egoerak, ohiturak…), ez da xaloa eta kritika sozialerako tresna indartsua izan daiteke.

Ikuspegi zinematografikotik, komedia generoari heltzea horren azpi-generoei begiratzea ere bada: komedia musikala, komedia dramatikoa, komedia erromantikoa, burleskoa, parodia… eta horien berezko teknikak: erritmoa, eszenaratzea, muntaketa, pertsonaien garapena, soinu banda, etab.

Gure Berriak Kolegioa zinemara

Scroll to Top