- cinévasion 64 -

NOR GARA?

Saileko Zinema Elkartea

Cinevasion lantaldea

Urririkako hogei bat laguntzaile eta saripeko bi langile gara, eta bai gure elkartean bai gure zinema aretoetan inplikatzen gara, departamenduan zazpigarren artea biziarazteko. Partaide diren 9 zinema aretoetako ekipoek dinamizatzen dute gure elkartea egunero: Arudiko Saint-Michel, Kanboko L’Aiglon, Hazparneko Haritz Barne, Hendaiako Variétés, Getariako Getari Enea, Mauleko Maule Baitha, Donibane Garaziko Le Vauban, Donibane Lohizuneko Le Sélect, eta Donapaleuko Saint-Louis.

Ber gogoaren inguruan biltzen gara denok: gure ekimen zinematografikoez, gure zailtasunez eta gure arrakastez lagunartean trukatzeko aukeraz gozatzea.

Equipe Cinévasion 64
Equipe Cinévasion 64

Gure engaiamenduak

Sortu zenetik, Cinevasionek laguntza tresna ugari plantan ezarri ditu partaide diren zinema aretoetan.
Urtean zehar, elkarteak honako hauek antolatzen ditu:

Zinema-eztabaidak tokiko erakundeekin askotariko gaiei buruz

Topaketak filmen taldeekin

Zinema-kontzertuak Euskal Herrian eta Biarnon

Halaber, Cinevasionek publiko orokorra irudiaren alorrean sentsibilizatzeko landa-lana egiten du. 15 urte daramatza publiko gazteari bideratutako arte & saiakera zinema-programazioa sortzen. L’écran buissonier izeneko programazio hori liburuxka baten bidez helarazten zaio publiko gazteari, partaide diren zinema aretoetan urririk eskura daitekeen liburuxka alegia. Horrez gain, 3 eta 11 urte bitarteko haurren sentsibilizaziorako ekimen ugari gauzatzen ditu: soinu-efektuen atelierra, muntaketa, stop-motion, zinemako profesionalekin topaketak.

Bestalde, elkarteak eskola denborako irudi heziketan ere lan egiten du, “Kolegioa zinemara” dispositiboaren bitartez, Pirinio Atlantikoetako Departamenduan. Koordinazio teknikoaz harago, ikasleei zuzendutako atelier anitz antolatzen eta animatzen ditu ikasturte osoan zehar. Hori bakarrik ez, tokiko hizkuntzan den hautazko 4. filma ere proposatzen du, zeinarekin batera proposatzen baitira topaketak tokiko zinemagileekin, atelier praktikoak eta bisitak filmaketa lekuetan.

Lantaldea

xabi garat - cinevasion

Lehendakaria

Xabi Garat- Saint Jean de Luz

jerome alkhat - cinevasion

Lehendakaria

Jérôme Alkhat - Saint Palais

sonia castagnet - cinevasion

Lehendakariordea

Sonia Castagnet - Hendaye

brigitte peytier-nollen - arudy - cinevasion

Lehendakariordea

Brigitte Peytier Nollen - Arudy

frank santoro - cinevasion

Lehendakariordea

Franck Santoro - Hasparne

isabelle brivet - cinevasion

Idazkaria

Isabelle Brivet - Saint-Jean-Pied-de-Port

christelle vessot - guethary - cinevasion

Idazkariordea

Christelle Vessot - Guethary

guilaine garat- cinevasion

Diruzaina

Guilaine Garat - Saint Palais

chistine da costa - mauleon - cinevasion

Diruzainordea

Christine Da Costa - Mauléon

Saripeko langileak

joelle susperregui - cinevasion

Joëlle Susperregui

Bitartekaria, tokiko hizkuntzetako proiekzioen arduraduna eta tokiko industriaren sustenguaren arduraduna

Scroll to Top